Emakumeen Eguna kultur ekitaldi ugarirekin ospatuko dute Urdulizen eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 5a, 19:38

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Urdulizen. Osteguna izango da ospakizunen eguna: emakumeentzako herri bazkaria antolatu du Inola elkarteak. Horren ostean, "Mis tardes con Margeritte" filma egongo da ikusgai, 18:00etan, Urdulizko Kultur Etxean. Sopelan, berriz, gaur abiatuko dira Emakumeen Astearen ekitaldiak. Udaleko Berdintasun Sailak eta Itzartu elkarteak antolatuta, ''Emakumeak munduan'' helduentzako ipuin kontalaria izango da 19:00etatik aurrera, Kurtzio Kultur Etxean. Ostirala heldu artean, tarta lehiaketa, antzerkia, ekitaldia, sari banaketa, eta abar izango dituzte. Aipatu egunean, berriz, Fredi Paya eta Miren Ibarluzea bertsolariek eskainiko dute "Emakumea eta bertsolaritza" lelopeko mahai-ingurua, 19:30etik aurrera, Kurtzion. Argazkian, emakumeak Sopelako udaletxe aurrean / © Sopelako Udala.

Emakumeen Astearen ekitaldiak hilaren 9ra arte luzatuko dira Sopelan:

Martxoak 5, astelehena
19:00 Helduentzako ipuin kontalaria: ''Emakumeak munduan'' (Kurtzio Kultur Etxea).

Martxoak 6, asteartea
18:00 Jubilatuen elkartean tarta lehiaketa eta jarraian musika.

Martxoak 7, asteazkena
19:30 Barrikako emakumeen antzerki taldearen "Almas Ausentes" antzezlana (Kurtzio Kultur Etxea).

Martxoak 8, osteguna
18:00 Ekitaldia (adierazpenaren irakurketa), sari banaketa (ipuin laburrak, olerkiak...) eta Xabi Aburruzaga trikitilaria.

Martxoak 9, ostirala
19:30 Emakumea eta Bertsolaritza. Mahaingurua Fredi Paya eta Miren Ibarluzearekin (Kurtzio Kultur Etxea).

Martxoak 10, larunbata
Itzartu emakumearen kultur elkartearen bazkaria Artxandan.

Martxoak 11, igandea
17:30 "Klik Klak" umeentzako ipuin kontalaria Apika taldearen eskutik (Kurtzio Kultur Etxean).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun