Sopelak hirugarren urtez hartuko du Emakumeen Surf Txapelketa. Uribe Kostako Irekiaren aurtengo edizioa asteburu honetan jokatuko dute,
Mankomunitateak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen barruan. Antolatzaileek jakinarazi duenez, lehiaketa hilaren 10ean eta 11n izango da, Arrietara hondartzan. Senior eta junior mailetako emakume surflari guztiei irekita dago. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, Euskal Herriko Surf Federazioaren (EHSF) bidez eman dezakete izena,
www.euskalsurf.com webgunean,
ehsf[abildua]euskalsurf.com helbide elektronikoan edota 944 735 125 telefono zenbakian. Izen-ematea doakoa da eta ostegunera arte egin daiteke. Argazkian, Lore Eizagirrek irabazi zuen 2010eko martxoaren 7an jokatutako Open Uribe Kosta surf txapelketaren lehenengo edizioa / ©
Sopela.net.