Marta Uriarte Algortako Zubileta auzoko bizilaguna eta Stop Deshaucios Bizkaiko plataformako koordinatzaileak alde batera utzi behar izan du
atzo abiatutako egarri eta gose greba. Izan ere, hipogluzemia batek osasun arazoak sortu dizkio, baraualdia hasi eta 12 ordutara. Uriartek etxeko hipoteka dela eta Kutxabank-ekin duen zorra etxebizitzaren truke kitatzea eskatzen du eta hori dela eta banku horrek Bilbon duen egoitzaren aurrean hasi zuen gose eta garri greba. Dena den, Stop Deshaucios Bizkaiko plataformatik zabaldu dutenez, Martak egarri eta gose greba berrartuko du osasunak utziko dionean. Bitartean, Neguriko epaitegietan Uriarteren etxebizitzaren enkantea atzeratzea erabaki du epaileak. Martak doako justizia eskatuta zuen eta azkenean jujeak onartu dio eta izapide guztiak atzeratu ditu algortarrari ofiziozko abokatua jarri arte.