Arratoi ehizari ekingo dio egunotan Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 6a, 17:00

Getxoko Udala karraskarien aurkako kanpaina abiatuko du aste honetan, udalerriko gune eta auzo guztietan. Urtean lau hilabetez behin egin ohi diren hiru kanpainetako bat da, zehaztu dutenez. Tratamendu intentsiboa "guztiz eraginkorra" izan dadin, herritarren laguntza eskatzen du Udalak. Laguntza hori bideratzeko, tokiko erakundeak informazio-kartelak ipini ditu udalerrian zehar. Afixetan, arratoi kopurua handitu ez dadin oinarrizko hiru aholku jasotzen dira: kaleko animaliei (katuak, hegaztiak...) jatekorik ez ematea; zarama 20:00ak eta 22:00ak artean uztea zakarrontzietan; eta paperontziak erabiltzea. Argazkian, arratoi bat hilik kale kantoi batean / cc-by-sa Daniel Julia.

Kanpainako kartela

cartel desratización (2)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun