Athleticek Madrilen jokatuko du Espainiako Errege Kopa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 6a, 17:22

Athletic eta Bartzelona futbol taldeek Madrilgo Vicente Calderon zelaian jokatuko dute Espainiako Errege Koparen finala, datorren maiatzaren 25ean, ostirala. Horrela erabaki du gaur Espainiako Futbol Federazioak. Gauzak horrela, Aitor Zabaleta Cortazar Realeko jarraitzailea ortain dela 14 urte erail zuten Atletico Madrilen estadioan jokatuko da partida, 51.000 lagunen aurrean. Dena den, erabakia ez dute aho batez hartu eta bozketa egin behar izan dute. Calderonen aukerak 22 boto jaso ditu eta Sevilla futbol taldeko Cartuja zelaiak, ordea, hamalau. Real Madrid taldeak Santiago Bernabeu ukatu ostean, Athleticek Andaluzian jokatzea eskatu zuen. Barçak, berriz, Calderonen alde egin zuen. Argazkian, hainbat nerabe Athleticzale 2009an, Valentzian jokatutako Koparen finala Algortako Telletxe plazan ikusten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun