Iker Beristain Gutierrez algortarrari euroagindua aplikatzea erabaki zuten otsailaren 23an Frantziako tribunalek. Bada, ostegun honetan utziko dute Espainiako agintarien esku eta ostiralean igaroko da Auzitegi Nazionaletik, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko Algortako Herri Bilguneak jakinarazi duenez. Bertoko epaileek erabaki beharko dute Beristain libre utzi edo espetxean sartuko duten. Algortarrari "ETAri laguntzea" leporatu nahi diote, erakunde armatuko kidea izatea ezin diotelako jada egotzi. Dagoeneko espetxe zigorra bete du delitu horregatik, Frantziako kartzeletan. Argazkian, herritarrak Asier Borrero eta Iker Beristainen argazkiak eskuan, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!