Bizkaiko Foru Aldundikok 40 milioi euro adjudikatu ditu errepideak hobetu eta mantentzeko lanetarako. Horien artean, Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateko saihesbidea eraikitzeko obrak esleitu dituzte: aurrekontua 7 milioi eurokoa da eta 18 hilabeteko epea dago horiek egiteko. Variante UPV Leioa aldi baterako enpresen elkarteari eman diote proiektua. Jose Antonio Olabarri Construcciones S.L., Viconsa S.A. eta Asfaltos Uribe S.A. enpresek osatzen dute elkarte hori. Obrek helburu bikoitza daukate: batetik, oraingo errepideari (BI-2731) trafiko-ahalmen handiagoa ematea, Leioa eta Erandioko campusera sartzeko trafikoa bideratuta. Eta bestetik, unibertsitateak etorkizunean izango duen parke zientifikorako bide perimetral berria sortzea. Argazkian, 2011ko uda aurretik EHUko Zientzia Parkean Biofisika Unitatea eraikitzeko hitzarmena izenpetu zuten Aldundiko eta unibertsitateko arduradunek / © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!