“Bizkaiko azaleraren %60 zuhaitzez estalita dago, eta modu honetan adierazi ahal zaio gizarteari, txikienei eta batez ere gazteei gure ingurunea eta gure basoak kontserbatu behar direla. Hori, gainera, guretzat onuragarria da, gure lurraldean hil honetan landatuko ditugunak bezalako zuhaitzek karbonoa finkatzen baitute”, adierazi du Pardok. Foru erakundeak urtean guztira 350.000 zuhaitz landatzen ditu Bizkaian herri onurako mendien 300 hektareatan. Beste alde batetik, 1.100 hektareako zuhaiztiak jabetza pribatuei. Horietan 1.500.000 zuhaitz berri landatu dira Nekazaritza sailaren lankidetzarekin.
Diputatuak egun zoriontsua opa die aurtengo Zuhaitz Egunean parte hartu duten udalerri guztiei. Alderdi praktikoei dagokienez –besteak beste zuhaitzen landaketa, landatzeko moduak eta toki egokiak, edo beste edozein alderdi–, Udal bakoitzari dagokion Bizkaiko Foru Aldundiko Mendien Zerbitzuko Baso Agentearengana jotzera gonbidatu ditu.
Bizkaia, oxigenatuago eta CO2 gutxiago
Zuhaitz masek zeregin garrantzitsua daukate karbonoaren isurbide gisa, foru iturriek azaldu dutenez. CO2a (negutegi efektuko gasen %60 inguru) fotosintesiaren eta biltegiratzen bitartez finkatzea, zuhaitz masetan zein basoetatik ateratzen diren produktuetan, baso-sartzearen eta basoen kudeaketa iraunkorraren bitartez ziurtatzen da. Baso baten kilometro karratu batek mila tona oxigeno sortzen dituela kalkulatzen da; hirian zuhaitz-hektarea batek sei lagunek kontsumitzen duten oxigenoa sortzen duela egunean; edo 20 urte inguruko zuhaitz batek urtebetean 10.000 eta 20.000 kilometro bitarteko ibilbidea egin duen ibilgailu batek isuritako CO2a xurgatzen duela.
Horrenbestez, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero birlandatzen duen azalerak zera dakar: "egunean, 900 lagunek kontsumitzen duten oxigenoa sortzeko gaitasuna, edo urtean 10.000 eta 20.000 kilometro bitarteko bidea egiten duten 150 autok isuritako CO2a xurgatzekoa. Zuhaitz helduek eskaintzen dituzten abantaila horien osagarria da 25 milioi tona karbono egur bihurtuta biltegiratzeko ahalmena".