Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskaldunon elkarteak 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako
egonaldi irekiak antolatu ditu Aste Santurako, Bapiruke egitasmoaren barruan. Guztira, zazpi egun aukeratu dituzte, txangoak txango, Algortako Zabala eta Itzubaltzetako Romo eskoletan izango diren ekintzetarako: apirilaren 2tik 4ra eta 10etik 13ra egingo dituzte jolas, kirol eta tailerrak. Horrenbestez, bazkideek martxoaren 19tik 21era egin ahal izango dute izen-ematea. Ondoren, hilaren 22tik 26ra bitartean, bazkideak ez direnen txanda izango da. Lehenengoek 30 euro ordaindu beharko dituzte, bigarrenek 50 euro; eta Oinarrizko Errenta jasotzen dutenek 10 euro. Izen-emate hurrenkeran beteko dira lekuak, zehaztu dutenez. Bizarra Lepoan Martikoena kaleko 16. zenbakiko udal eraikinean dago eta bere telefonoa 667 540 242 da. Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.