Ekonomia ikastaroa antolatu du hurrengo astelehenetarako Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 7a, 17:46

"Krisialdi garaia dela entzuten dugu edonon. Baina zertan datza krisi hau? Nola sortu da eta nortzuk dira protagonistak? Argi dago ez dela soilik krisi ekonomikoa, sistema kapitalistan ekologia, gizartea... ere krisian daude. Guk, ekonomiaren ikuspuntutik aztertzeko proposamena egiten dizuegu. Baina lasai, ez ikaratu, helburua ekonomialariek beraien hitz ulertezinek esaten ez dutena argitzea baita, sistema honi aurre egiteko eta engainatuak ez izateko". Aurreko hausnarketa eginez aurkeztu du hurrengo hiru astelehenetarako prestatutako ikastaro praktikoa Algortako Eztabaida gune antiautoritarioak. "Ekonomia ikastaroa ekonomiaz ez dakigunontzat" lelopean, hilaren 12an egingo dute aurkezpen orokorra; eta 19an eta 26an hainbat gaietan sakonduko dute ekonomian adituak diren bi pertsonek lagunduta, "gure zalantzak eta galderak erantzuteko eta kapitalismoa ulertu eta borrokatzeko". Saio guztiak 19:30ean izango dira, Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Eztabaidak ohartarazi duenez, "teknizismoak direla eta ikastaroa gaztelaniaz izango da hein handi batean". Halaber, parte hartzekotan ondoko helbide elektronikora idaztea eskatu dute: eztabaida[abildua]hotmail.es

Ikastaroa iragartzeko kartela

eztabaida-ekonomia-ikastaroa-kartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun