Aurrekontuen onarpena edo luzapenaren gaineko erabakia martxoan hartzearen garrantziaren jabe gara eta horregatik Getxoko Bildun gai honekiko hartzen dugun edozein erabaki publiko egingo dugula argi utzi nahi dugu. Baina esan bezala, EAJren erantzunaren zain gaude oraindik ere.
Datozen asteotan, aurrekontu prozesuaren zein Bilduk hartutako erabakiaren barri emateko bide ezberdinak jarriko ditugu martxan (aldizkaria, herri-asanblada, eta abar). Horietan guztietan parte hartzera gonbidatzen ditugu getxoko herritarrak. Izan ere, ezinbestekoa deritzogu getxoztarrek udal aurrekontuen gaineko informazioa lehen eskutik ezagutzea eta euren ekarpenak egiteko aukera izatea.