Gizon gazte bat atxilotu dute Leioan lapurreta baten egilea delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 8a, 14:34

Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Leioan, lapurreta delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, abenduaren 9an jazo zen ebasketa, aipatu udalerriko Landabarri kalean, 16:30ak aldera. Bi gaztek adineko emakume bat inguratu zuten eta, bultzatu eta lurrera bota ostean, poltsa lapurtu zioten. Gaizkileak arrapaladan ihes egin zuten ondoren. Bitartean, emakumezkoak zauri arinak izan zituen belaunetako batean. Aipatu 20 urteko gizonezkoa atzematera nola heldu diren, ordea, ez du argitu Herrizaingo Sailak. Atzo eraman zuten epailearen aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun