Iker Beristain Gutierrez 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Paris inguruan Liher Rodriguez lekeitiarrarekin batera, eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten biei. Azaroaren 17 eta 18an epaitu zuten algortarra, sei urteko kartzela zigorra ezarriz. Espainiako Gobernuak, baina, euroagindua aplikatzea eskatu zuen. Otsailaren 4an bukatu zuen Frantzian ezarritako espetxe zigorra.
Iker Beristain eta Ainhoa Garciaren irudiak (© Espainiako Barne Ministerioa)