Sektorean lan egiten duten pertsonentzako informazio saioak martxoaren 23an eta apirilaren 19an izango dira, Algortan eta Itzubaltzeta / Romon, hurrenez hurren. Hitzordu horiek familientzakoen ordutegi eta toki berberetan burutuko dira. Kasu horietan, hizlariak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra eta Etxeko Langileen Elkarteko kideak izango dira. lau hitzaldietan haurtzaindegi zerbitzua izango da.
Argibide gehiagorako Algortako Martin Deuna kaleko 17. atarian dagoen Getxolanera jo daiteke. Haien posta elektronikoa getxolan[abildua]getxo.net da eta telefonoa, 944 660 140.
Etxeko Langileen Bizkaiko Elkarteak kaleratutako gida
Getxoko Udalak kaleratutako kartela

2012ko urtarrilaren 1etik, etxe-langileak, gehien-gehiengoa emakumeak, Gizarte Segurantzako erregimen orokorraren zati dira. Araudi berri hori indarrean sartzeak eskubide eta zeregin berrien inguruan zalantzak eta galderak eragin ditu, hainbat kaleratzez aparte. Horren aurrean, Getxoko Udalak kontratatzaileak diren familientzako eta sektorean lan egiten duten pertsonentzako hitzaldi batzuk antolatu ditu. Itziar Epalza Enplegu Zerbitzuko zinegotziaren ustez, "ezin dugu ahaztu Getxon enplegua ematen duten 9.000 familia daudela eta, ondorioz, etxean lan egiten duten langile kopuru handia dagoela. Saioekin lan-baldintza berriei buruzko zalantzen berri eman eta haiek argitu nahi ditugu, hau da, lanaldiari, soldatei buruzkoak eta abar". Argazkian, etxe-langileen protesta bat / ©