Udan saharar mutikoa hartzeko familia baten bila dabiltza Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 12a, 19:54

Oporrak Bakean egitasmoaren bitartez, Saharako hainbat ume Gorlizera heltzen dira, uda bertan igarotzeko asmoa. Hala ere, gertatu da harrera familia batek uko egin diola haurra hartzeari arazo pertsonalagatik, udal iturriek adierazi dutenez. Mutikoak 11 urte ditu eta bere izena Yasin Mohamed Lamin Ahmed da. "Horregatik, bada, laguntza emango digun familia bat behar dugu, umea etxean hartzeko eta behar dituen zaintzak eta maitasuna eman diezazkion", gaineratu dute tokiko arduradunek. Gauza jakina da programa horren bidez 7 eta 12 urte bitarteko umeak urrundu nahi direla basamortuko udako bero itzeletik, eta Yasinentzat, bere adina dela eta, aurtengoa da azken aukera programan parte hartzeko. Udalak bere gain hartuko ditu joan etorrien gastuak, asegurua eta begiraleen gastuak. Mutikoa hartuko duen familiaren kontura, berriz, mantenua izango da. Eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila osasun azterketez arduratuko da. Interesa duten familiek udaletxera jo beharko dute apirilaren 20a baino lehenago, DNI eta osasun txartelak aldean daramatzatela. Argazkian, ume saharar bat surfean, aurreko urte batean / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun