Leioako Udal Euskara Zerbitzuak Gazterpe Abenturaren irteera berria prest dauka jada. Oraingo honetan, Lekeitiora egingo dute txangoa neska-mutilek, apirilaren 10etik 13ra bitartean. Asteburu horretan herritik ibilbidea egingo dute, itsasargia bisitatuko dute eta lip-duba prestatu eta grabatuko dute, animazio ekintzak bideratzeaz gain. Izena emateko epea martxoaren 20ra arte zabalik egongo da, 09:00etatik 14:00etara Kultur Leioan dagoen Euskara Zerbitzuan. Irteera honetarako ordaindu beharrekoa 74,94 euro dira. Irteeraren gaineko informazio gehiago aipatu tokian eskura daiteke. Gazterpe Abentura 1996tik 1999etara bitartean jaiotakoentzako ekintza da. Horren helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea da. "Beraz, parte hartzen dutenek gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko", zehaztu dute udal iturriek. Argazkia: cc-by
jubadomi.