Euskal erromeria hartuko du hilaren 23an Larrabasterrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 12a, 20:24

Aitxu! Sopelako euskara taldeak ohiko erromeria antolatu du martxoaren 23rako, ostiralarekin. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Bertan, dantzaldi gidatua egingo dute. Ekimen horrekin euskal kultura kalera ateratzeaz gain, euskara erabiltzeko eremuak zabaldu nahi dituzte. Hala ere, ez da aurrekoa Aitxuk hurrengo hilabeteetarako aurreikusita daukan ekintza bakarra. Sopela.net agerkari digitalak aurreratu duenez, Sopelan arrakasta handia lortu duen kantaldia ekainaren 15ean ospatuko dute, San Pedro jaien bezperan. Betiko moduan Taberna Ibilitaria taldearen laguntzarekin kontatu eta herri afaria ere egin ohi dute. Beraz, adi egon beharko da txartelik gabe ez geratzeko. Argazkian, hainbat neskato dantzan aurreko erromeria batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun