Datozen orduotan, Segiko kideak izatea leporatuta espetxean diren zortzi gazte askatuko dituzte,
Topatu.info gazte agerkari digitalak arratsaldeko 7etan zabaldu duenez. Libre geldituko diren neska-mutilak honako hauek dira: Nahaia Aguado (Sestao), Julen Zuaznabar (Astigarraga), Izaskun Goñi (Txantrea), Egoi Irisarri (Donibane), Ibon Esteban (Arrotxapea), Garazi Autor (Donibane), Oihana Lopez (Burlata) eta Eneko Villegas (Atarrabia). Guztiei 30.000 euroko bermea ezarri diete epaileek. Nafarren kasuan, bihar aterako dituztela zehaztu du
Ateak Ireki kazetarien bitakorak. Nahaia Aguado 2009ko azaroaren 24an atxilotu zuten, beste 33 gazte independentistarekin batera, azken urteetan sektore horren aurka emandako sarekada handienean. Gainontzeko guztiak 2010eko urrian eta abenduan atxilotu zituzten, gazte independentisten aurka jarraian eman ziren bi sarekadetan, Topatu.info-k gogoratu duenez. Argazkian, Nafarroa Garaiko gazteen kaleratzea iragartzen duen kartela / cc-by-nc Ateak Ireki.