Ura moztuko dute ostegunean Getxoko hainbat kaletan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 13a, 12:42

Metro Bilbao garraio enpresa Getxoko Maidagan kalean egiten ari den obrek hornidurako hori nagusia kaltetu dute, udal iturriek jakinarazi dutenez. Hain zuzen ere, hori konpontzeko, ostegun honetan, hilak 15, edateko uraren hornidura etengo dute aldi baterako zenbait kaletan. Mozketa 09:30 eta 13:00 artean izango da, gutxi gorabehera, eta honako kale hauetan eragina izango du: Oiz mendia, Mugarratik Aingeruaren etorbideraino; Pagasarri, Mugarratik Aingeruaren Etorbideraino; Maidagan, Urduña Mendatetik Aingeruaren etorbideraino; eta Mugarra, Pagasarritik Maidaganeraino. Udalak barkamenak eskatu ditu gertakari horrek eragin ditzakeen eragozpenengatik. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun