Hilabete batzuez, euskal preso politikoen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzearen antolaketa
Egin Dezagun Bidea ekimenak eraman du aurrera Algortan. Otsailaren 24an, berriz,
Herrira mugimendua aurkeztu zieten Telletxe plazan bildutako gizon-emakumeei. "Preso eta iheslarien defentsan arituko den elkarte herritarra. Indar metaketa oinarri duen elkartea, edozein esparrutan eta amnistia helburu duena", azaldu zuen aipatu kontzentrazioan
Algortako Herri Bilguneak. Ekimen herritarra izanik, inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dute guztien ekarpena: "Edozein ideia berri ongi etorria izango da", azpimarratu dutenez. Hortaz, Algortan egingo den lehenengo bilera irekira deitu dituzte herritarrak. Batzarra, bihar, asteartea, izango da, 19:00etan, Aldai patronatuan. Argazkian, elkartasunaren kriseilua / publicdomain.