"Nora" ikuskizuna eskainiko dute Sopelan Mikel Urdangarinek eta Traspasos dantza taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 13a, 13:01

Ostiral honetan, martxoak 16, luxuzko ikuskizun bat helduko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxera. Mikel Urdangarin bakarlari ezagunak eta Traspasos dantza taldeak "Nora" proiektuan bat egingo dute. Ikuskizunean, adierazteko modu bi batzen dira, emozioz betetako bidaia sortuz. Urdangarinen betiko musika intimoaz gain, Nika Bitchiashvili biolin jolea eta Koldo Uriarte pianista ere igoko dira eszenatokira, Traspasos dantza taldeko lagunekin batera. Emanaldia 21:00etan hasiko da, Kurtzion. Sarrerak 6 euroko kostua izango du, eta dagoeneko eros daitezke kultur etxean bertan, udaletxean edo Larrabasterrako Sopelarin bulegoan. Argazkia: © Mikel Urdangarin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun