Greba batzordeak sortuz doaz Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 13a, 13:46

Martxoaren 29ko greba orokorra gertu, biderkatuz doaz horri begirako batzordeak sortzeko deialdiak Uribe Kosta eskualdean. Besteak beste, Gorlizen gaurko jarri dute hitzordua, 19:30ean, Teresiano eraikinean. Bertan, Plentzia eta Gorlizko greba batzordearen sorrera eta aurkezpena egingo dituzte. Ordu berean batuko dira Berangoetako kultur etxean, lan erreformaren kontrako lanuztea eta mobilizazioak prestatzeko. Berangon asteartero egingo dute batzarra. Bitartean, Algortan biharko jarri dute hitzordua, 19:00etan, Aldai patronatuan. Asteazkenero batuko dira. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko Greba Batzordeak iazko greba orokorrean egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun