Bihar izango dira 15 urte Anjel Figueroaren amama biloba presoa bisitatzera ziohala auto-istripuz hil zela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 13a, 23:28

Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean, Etengabe bitakorak gogoratu duenez. 75 urte zituen hil zenean. Istripua Aranda de Dueron gertatu zen. Autoan Anjel Figueroaren aitita, amama, aita eta ama zihoazen. Aititak, Emilio Fernandezek, zauri larriak izan zituen, Zaintza Etengabeko Unitatean artatu behar izan zuten; eta aurrera atera zen arren, ez zen inoiz izandako zauriez errekuperatuko. Gurasoak, Carmen Fernandez eta Angel Figueroa, ere ospitaleratu behar izan zituzten. Senideak elkarteko ordezkariek espetxe politika eta presoen sakabanaketa salatu zuten. “Antonia Hernandez sakabanaketa politikak hil du”, esan zuten. “UPN, PSOE eta PPk hil dute, espetxe politika horretan inplikatuta daudenek hil dute, diseinatu zutenek eta horren aurrean isilik jarraitzen dutenek”. Sakabanaketa "krudel eta ankerra" dela esan eta "legez kanpokoa" dela salatu zuten. Argazkian, Antonia Hernandez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun