Bizkaiko Foru Aldundiak 1.895.671 euroko diru-laguntza eman dio
Getxoko Udalari, 2015era arte bere udal mugartean dauden Areeta, Ereaga, Arrigunaga eta Azkorri hondartzak garbitzeaz ardura dadin. Tokiko erakunde getxoztarrari emandako finantzazioa honela banatuko da: 2012an, 453.117 euro jasoko ditu; hurrengo urtean, 466.710 euro; 2014an, 480.711 euro, eta 2015ean 495.133 euro. Aldundiak Ingurumen Sailaren bitartez eman dion diru-laguntza dela-eta, Getxoko Udalak ondoko lanak egin beharko ditu, besteak beste: hondartzetan, aparkalekuetan, sarbideetan edo kalen ondoko atsedenlekuetan utzitako edozein hondakin jaso eta kentzea; hondakinentzako paperontziak eta edukiontziak jartzea; harea nibelatzea eta hondartzen inguruko drainatze-sareak eta euri-uretarako sareak, estolda-zuloak eta estoldak mantentzea. Argazkian, garbitzaileak Ereagan denborale baten ostean / © Getxoko Udala.