Emakumeen Eguna baliatuz auzolana suspertu dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 14a, 09:41

Berangoko Bilduk zabaldutako deialdiari erantzunez, hainbat lagun elkartu ziren joan den larunbatean, denen artean, egoera kaskarrean zegoen horma bat kolorez betetzeko asmoz. Metro geltokitik Eroskira doan bidean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko murala ikus daiteke orain. Ekintza horren bitartez, auzolana sustatu nahi izan dute independentistek. Baina, zehaztu dutenez, ez dira ekimen zehatz batera mugatuko. Berangoko Bilduren helburua auzolanaren kultura berreskuratzea izango da: "buruan ditugun ideiak eta eskuetan dugun indarra erabiliz, herrian beharrezkoak diren hainbat lan egitea da erronka. Murrizketen garai honetan, inoiz baino beharrezkoa delako ohitura zahar hau berreskuratzea", azaldu dutenez. Argazkia: cc-by Berangoko Bildu.

Bideoa ere plazaratu dute

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun