Argia moztuko da bihar Leioako Elexalde inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 14a, 11:06

Leioandi zonaldeko urbanizazio lanak direla eta, udaletxearen inguruko etxebizitzetan argia moztuko dute bihar, osteguna. Zehazki, Elexalde eta Aldekoena kaleetan izango da mozketa. Iberdrolak jakinarazi izan duen bezala, mozketa bi egongo dira: lehena, goizeko 8etatik 9etara eta, bigarrena, 17:00etatik 18:00etara. Mozketa horiek hurrengoko atalondoetan emango dira: Aldekoena kaleko 1 eta 2. zenbakiak, eta Elexaldeko 1, 4, 6, 7, 8, 10, 25 eta 26. zenbakiak. Argazkia: cc-by-nc-sa Orreaga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun