Getxoko Udalak Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako (GLL) bideratutako 579.000 euro
hainbat herri-lanetan erabiltzen ari zela salatu zuen orain hiru aste Marisa Arrue PPren tokiko bozeramaileak. Gaur arte, ordea, ez du aipatutakoa gezurtatu EAJren Gobernu Taldeak. 2011n Eusko Jaurlaritzak emandako 505.920 euro gizarte larrialdietarako erabili dituztela baieztatzeaz gain, Udalak beste 173.640 euro jarri behar izan dituela zehaztu dute agintari getxoztarrek; zenbateko osoaren laurdena, alegia. “Gure helburuetako bat GLL eskatzen duten guztiak diru-laguntzarik gabe ez geratzea da, eta horregatik, beharra ez izan arren, gure aurrekontuaren parte bat horretara zuzentzen dugu, eskaera guzti-guztiei erantzuna eman ahal izateko”, adierazi du Elena Coria Gizarte Zerbitzuen zinegotziak. Guztira, 459 eskaera izan ziren 2011n. Horretaz gain, Udalak azken lau urteotan 856.777 euro zuzendu ditu Gizarte Larrialdiko Laguntzak emateko, Coriaren hitzetan. Argazkian, Elena Coria zinegotzia eta Imanol Landa alkatea Getxoko Urduña kaleko 16 zenbakian dagoeno Gizarte Zerbitzuen bulegoan / © Getxoko Udala.