Espainiako Gobernuak onartutako lan erreforma "lotsagarria" dela salatzeko, Getxoko PPren egoitzaren aurrean egingo du kontzentrazioa bihar Eskumaldeko ELA sindikatuak. Hitzordua 16:30etik 17:00etara arte jarri du aipatu langile erakundeak, Areetako Zugatzarte Etorbideko 8. zenbakian. Jakina denez, martxoaren 29rako greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian LAB, ELA, EILAS, EHNE eta ESK sindikatuek zein gizarte eragile ugarik. Euskal Herriko CNTk ere bat egin du horrekin. CCOO eta UGT sindikatuek, berriz, Espainiako Estatuan deitu dituzte lanuzteak egun horretarako. Argazkian, Erandioko udaletxe aurrean egin zuten elkarretaratzea otsailaren 1ean Eskumaldeko ELAko 200 bat ordezkarik, murrizketen kontrako manifestaziora deitzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!