Zentro berria Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin itunduta dago. Adimen-urritasuna duten ehun pertsona har ditzake. "Horrela, eskualdean zegoen gizarte-eskaria arinduko du", aipatu dutenez. Zerbitzu okupazionala honela definitzen da: ezgaitasuna duten pertsonek gizarte-bizitzan modu aktiboan parte hartzea bultzatzera bideratutako jarduerak eta baliabideak, lan-, gizarte- eta prestakuntza / hezkuntza-jardueraren inguruan kokatzen diren garapen pertsonaleko programen bitartez. Horren helburua da pertsona erabiltzaileen garapena bultzatzea, autonomia pertsonala, autodeterminazioa eta gizarte-balorazio eta funtzionalitate handiagoa sustatuz, euren bizi-kalitatea hobetze aldera.
Zehazki, Getxoko zentroak balio erantsi handiko jarduerak hartzen ditu industriarako, elektronikarako, kableatzeetarako, muntatze elektrikoetarako eta eragiketa logistikoetarako, eta eremu berri bat hartzen du, adimen-urritasuna duten pertsonen parte-hartze komunitario handiagoa bultzatzeko udalerriko bizitzan.
Agiriak kudeatzeko bikaintasun-zentroa
Dokudea-ren (www.dokudea.com) xedea da erreferentzia teknologikoa izatea agiriak kudeatzeko sektorean, eta neurrira eginiko zerbitzu profesionala eskaintzen du. Zerbitzu horretan, hauek sartzen dira: aholkularitza, on-line euskarri informatikoa, agiriak jasotzea, digitalizatzea eta zaintza eta suntsitze konfidentziala, ekologikoa eta ziurtatuta. Prozesuak kontrol zorrotza izango du, eta balio erantsi argia eta erabateko segurtasuna eskaintzen ditu. Horri guztiari izaera berritzaileko beste zerbitzu osagarri batzuk gehitu behar zaizkio, teknologia berriei eta administrazio digitalari lotutakoak.
Proiektu globalak 5,5 milioi euroko inbertsio ekonomikoa eragin du (azpiegitura, instalazioak eta ekipamenduak), eta ondoko hauen finantza-laguntza dauka: Bizkaiko Foru Aldundia (1.400.000 euro), BBK-ko Gizarte Ekintza (1.000.000 euro) eta Lanbide (721.000 euro).
Lantegi Batuetara bisita (Bizkaiko Foru Aldundia)