“Nola konpon daiteke Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa?” izenburupean, ostiral honetarako, martxoak 16, mahai-ingurua antolatu du
Itsasoruntz ekimenak. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Batetik, Francisco Letamendiak (EHUko irakaslea), Ramon Zallok (EHU-ko irakaslea) eta Paul Riosek (Lokarri) hitza hartuko dute, azalpenen ostean galderak egiteko aukera ere izango dela. Bestalde, Koldo Iturbe Getxoko kultur zinegotziak (EAJko udal taldearen bozeramailea) eta Saioa Villanueva (Bildu) Sopelako alkateak maila hurbilagotik aztertuko dute gatazka. Gainera, tarteka, bi ikus-entzunezko proiektatuko dira: batetik, Itsasoruntzek azken 5 urteotan egindako ekimenei buruzko bideoa; eta bestetik, Getxorantz (1997) mugimenduari buruzkoa. Amaitzeko, lunch goxoa dastatuz solasean aritzeko aukera izango da / publicdomain.