"Ez dugu izaterik aske haiek gabe" lelo bezala hartuta, larunbat honetarako, martxoak 17, ekimen ugari prestatu dituzte Itzubaltzeta / Romon. Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko herri bilguneak antolatuta, eguerdiko 12:30ean hasiko dira jarduerak, Santa Eugenia plazan. Ekitaldia, poteoa, herri bazkaria... eta bestelakoak iragarri dituzte. Herri bazkarirako, aurretik izena eman beharko da Branka herriko tabernan. Itzubaltzeta / Romoko herri bilgunea otsailaren 3an aurkeztu zuten jendaurrean. Orduan adierazi zutenez, "era askean egingo du lan". Xedeei dagokienez, "euskal preso politikoen askatasuna eta hauen eskubideen defentsa" lortzea izango ditu helburu. Bilguneko kideen ustez, egun bizi den giro politikoa dela eta, "orain da momentua euskal presoen problematikari inoiz baino indar handiagoz ekiteko". Euskal preso politiko guztiak hizpide izango badituzte ere, arreta berezia jarriko diote Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" auzokide gatibuari;
Imanol Beristain otsailaren 27an askatu baitzuten. Argazkian, Beristain itzubaltzetarrek egindako harreran.