Bihar, larunbatarekin, Getxoko Kultur Etxeak Areetan antolatutako Kontzertu Klasikoen 27. edizioari amaiera emango dio Quatuour Schumman talde suitzarrak. Biharko saioa Areetako Andres Isasi musika eskolan izango da, arratsaldeko 7:30ean, eta bertan Gabriel Faureren eta Ernest Chaussonen piezak interpretatuko ditu taldeak. Sarrera zortzi eurotan eros daiteke. Ganbera laukote suitzarrak musika-ikuspegi originala eta interpretazioen sakontasuna ditu ezaugarri nagusiak eta horiez baliatuta ganbera musikaren arloan nabarmendu dira azken urteotan Europako musika eszenan. Quatuour Schumman ospe handiko bakarlari eta musikariez osatuta dago. Errepertorioa, txikia baina kalitate bikainekoa dena, Christian Fave-ren, laukoteko pianistaren, obra eta transkripzioekin aberasten da. Lan honen bidez, kolaborazio erregular bat jaiotzen da DameFelicityLott sopranoarekin. Argazkian, Quatuour Schummango kideak / © Getxoko Kultur Etxea.