Algortako Aretxondo kaleko orubean zer egingo den erabaki du jada
Getxoberpiztu! ekimenak. Orain nola egingo duten deliberatzera doaz. Diseinuak planteatzeko bide ezberdinen artean, oraingoan espazioan eskala errealean prototipo bat egitea proposatzen dute, guztien artean irtenbide posibleak frogatu eta aztertzeko. Ekimena gauzatuko den eskalari erreferentzia eginez izendatu dute: Maketa Bat Batean (1:1). Aipatu jarduera larunbat honetan, martxoak 17, egingo dute, eguerdiko 12etan, Aretxondoko orubean. "Zuen ideietan oinarritutako froga ezberdinak egiten ahaleginduko gara eskala errealean, bigarren fase honetako proposamenen maila berdinean jarriko diren proposamen kolektiboak garatuz", azaldu dute Getxoberpiztu! ekimeneko kideek. Maketa egiteko materialak eta jana egongo da, baina bakoitzak eramandako materialak ere "ongietorriak" izango dira. Argazkian, proposamena garatu duen lantaldeak egindako bileretako bat / © Getxoberpiztu!