Euskaraz Bizi Egunaren historia
Hirugarren Euskaraz Bizi Eguna izango da aurtengoa. Historia, baina, luzeagoa du EHEren festak. Hizkuntza Eskubideen Eguna bezala hasi zen egun hori, eta 2010era arte ez zuen izena aldatu. Etxarri-Aranatzen egin zen lehenbiziko Euskaraz Bizi Eguna, eragile euskaltzalearen 30. urteurrenarekin batera. Etorkizunera begira EHEk egin zituen planteamenduetarako mugarri izan zen ekimen berria. Egun horrekin norbanakoengandik hasita, eta komunitatea inplikatuz, euskaraz bizitzearen aldeko apustua indartu nahi izan du EHEk. Taldeak aurkezpenean azaldu zuenez “euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna da”.
Osotara zazpi urte daramatza EHEk euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko egunak prestatzen. Hizkuntza Eskubideen Egunak 2003an hasi zuen bere ibilbidea. Lehenbiziko jai hura Gernika-Lumon izan zen. Egun solte bateko kontua izanagatik ere, orduan hasi zen errotzen ekimena, eta 2004an hasi zen ofizialki Hizkuntza Eskubideen Eguna. "Bai ofizialtasunari!" lelopean abiatu zen egun hori Lesakan.
Oiartzunen, Santurtzin, Azpeitian, Atarrabian, eta Ondarroan ospatu zen ondorengo urteetan. 2010 urtean "Euskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki!" aldarrikatu zuen EHEk lehenbiziko Euskaraz Bizi Egunean. Jarraian, Gernika-Lumok hartu zion lekukoa. "Sasi guztien gainetik euskaraz bizi!" lemapean inoiz baino jende gehiago bildu zuen EHEren jaiak.
Euskaraz Bizi Egunaren egitaraua
Goizean (Trinitate plazan)
• 11:00etan, txupinazoa, kalejira eta bihurrikeriak Bonberenea txarangarekin eta Porrotx pailazoarekin
• Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak.
• Azoka, musika, kale-animazioa eta kantu-jira Alde Zaharreko kaleetan barna.
Goizean (San Telmo aretoan)
• 10:30ean, hizkuntz jokabideen tailerra.
• 12:00etan, bakarrizketa saioak.
Eguerdian (Konstituzio plazan)
• Ehunka lagunentzako herri bazkaria eta kantu jira.
Arratsaldean
• 18:30ean, nazio manifestazioa Bulebarretatik hasita. "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean kalejira alai eta koloretsua eginen da.
• Ondoren, Patxaranga alde zaharreko kaleetan barna.
• Herri dantzak Konstituzio plazan.
Iluntzean (Trinitate plazan)
• Kontzertua: Skakeitan, 3gabe2 eta Betagarri.
Euskaraz Bizi Eguna iragartzeko bideoak (© EHE)
Eta zu, nola bizi zara? (I) from bizi on Vimeo.
Eta zu, nola bizi zara? (II) from bizi on Vimeo.
Eta zu, nola bizi zara? (III) from bizi on Vimeo.
Eta zu, nola bizi zara? (IV) from bizi on Vimeo.
Izarne Zelaia Donostiako EHEko kideak egindako gonbidapena (© "Irutxuloko Hitza")