Ibilaldia 2012 ekainaren 3ra atzeratzea erabaki dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 17a, 10:18

Bizkaiko ikastolen aldeko 2012ko jaia ekainaren 3ra atzeratzea erabaki dute, lurraldean "maiatzean suertatu daitezkeen ekimen garrantzitsu guztiek bere espazioa izan dezaten" eta denek "parte hartzeko aukera izan dezaten", antolatzaileek Ibilaldiaren webgunean adierazi dutenez. Athleticek eta Bartzelonak Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 25ean Madrilen, eta talde zurigorriak irabazten badu antola daitezkeen ekitaldiak izan dituzte kontuan. Maiatzaren 27an ospatu behar zen aurtengo Ibilaldia, Trapagarango Itxaropena ikastolak antolatuta. Bizkaiko ikastolen aldeko 2012ko jaiaren abestia Leioako Basaki taldeak egin du, "Maiatzean meatzean" izenburupean, eta sare sozialen bidez izan zen aukeratua. Kantaren letra Ion Barrocal bertsolari eta Traparagango ikastola kide ohiak idatzi du. Argazkian, Basaki laukote leioaztarrak 2011ko maiatzean kaleratu zuen "Egunero hasten da" bere laugarren lana / © Basaki.

Entzun aurtengo Ibilaldiko abestia



Bideoklipa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun