Algorta eta Getxoko ekitaldiak
Martxoak 19, astelehena
17:00 "Haizea eta sustraia" dokumentala, Eztabaidan.
Martxoak 21, asteazkena
19:00 "Ezkutua eskura" solasaldia, Eztabaidan.
Martxoak 24, larunbata
12:00 Algortako Martxaren hasiera, Telletxen. Ibilbidea: Telletxe, Fadura, Algorta, Arrigunaga, Txorimalo.
13:30 36ko gerrako gudariei omenaldia, Galeako fortean.
14:00 Txorimalora heldu eta argazki erraldoia. Ondoren bazkaria (4 euro) eta bazkaloste girotua.
20:30 Gazte Martxaren aurkezpen ekitaldia.
21:00 Kontzertuak (3 euro): Garrasika, Kruders eta Su Ta Ke.
Kontzertuetan ateratako dirua Sarara joateko autobusak merkatzeko erabiliko da.
24rako egun osoko bonoa (5 euro), goizeko martxan zehar salgai.
Algortako gazte independentistek antolatutakoak.
Ekimen guztietan egongo dira salgai Gazte Martxarako bonoak eta autobuserako txartelak.
Gazte Martxaren egitaraua

Gazte Martxa Algorta eta Getxon ibilaldia eginez aurkeztuko dute larunbat honetan, martxoak 24, tokiko gazte independentistek.