Martxoak 21, asteazkena
12:00 "Ezkutua eskura" hitzaldia Gizarte Zientzietako 7. gelan.
Arratsaldean, kanpaldia, Mikel Laboa plazan.
16:30 Kanpin denden muntaketa.
Ondoren, campusaren apainketa.
Afaria (bakoitzak berea eraman dezala).
Ondoren, tailerrak, jolasak...
Martxoak 22, osteguna
08:30 Gosari herrikoia.
Kanpin dendak jaso.
18:30 Triki-bertso-poteoa, Someratik abiatuta.
Ondoren, jaialdia 7 Katun.
- Kanpaldiko bideo emanaldia, karaokea, musika...
- Pintxoak egongo dira!
Gazte Martxaren egitaraua

Eskualdeko hainbat herritan bezala, EHUren Leioa eta Erandioko campusean ere jarduera ezberdinak antolatu dituzte, Gazte Martxaren berri emateko asmoz. "Ikasleoi ere ekimen horietan parte hartzea dagokigu, herri honen iragana ezagutuz etorkizuna marraztu dezagun", azaldu dute sustatzaileek. Gauzak horrela, asteazken honetan, martxoak 21, "Ezkutua eskura" Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren inguruko hitzaldia izango dute,