Leioako langabetuek eta Algortako gazteek ere grebarekin bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 19a, 14:43

Joan den asteartean egin zuen bezala, martxoaren 29ko greba orokorra heldu artean, astero egingo du elkarretaratzea Leioako Langabetuen Asanbladak. Horrenbestez, biharko jarri dute hurrengo hitzordua, 19:00etatik aurrera, Bulebarrean, "Erreformen aurka, batasuna eta borroka" lelopean. Aldi berean, langile, langabetu, merkatari, tabernari, ikasle... orori zabaldu diete deialdia. Bestalde, Algortan, gazte greba batzordea osatuko dute. Lehenengo batzarra bihar, asteartea, egingo dute 17:00etan, Eztabaida gune antiautoritarioan. Ostiralerako, hilak 23, ordu berean jarri dute hitzordua, baina oraingo honetan Villamonte kaleko kultur etxean. Azkenik, astelehenean, hilak 26, 19:00etan bilduko dira Villamonten. Argazkian, joan den astearteko kontzentrazioa Leioan / © Leioako Langabetuen Asanblada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun