Horretaz gain, biharko udal batzarrean, beste atal batzuen artean, Bilduk aurkeztu duen martxoaren 29ko greba orokorraren aldeko mozio bat ere aztertuko dute. Ondokoak eztabaidatuko dituzte:
Aztergaien zerrenda
1.- Berri ematea. Gaia: 0188/2012 Alkatetza Dekretua, Alkatetzaren eskuordetzeari buruzkoa.
2.- Berri ematea. Gaia: 0243/2012 Alkatetza Dekretua, 2011ko Aurrekontu Orokorraren kitapena zuzentzeari buruzkoa.
3.- Berri ematea. Gaia: 0244/2012 Alkatetza Dekretua, Aurrekontuko kredituak kreditu gehigarrien bidez aldatzeko 2. zenbakidun espedienteari buruzkoa.
Atal erabakitzailea
Ekonomia eta Ogasuna
4.- 2012rako Udal Aurrekontuaren hasiera batean onestea, bidezkoa bada.
Langileria eta Herritarren Segurtasuna
5.- 2012rako plantilla eta lanpostuen zerrenda eta hasiera batean onestea, bidezkoa bada.
Proposizioak
6.- 2012ko martxoaren 29ko grebari buruzko proposamena.
Argibide, Sustapen eta Kontrol atala
7.- Presako mozioak, halakorik bada.
8.- Erregu eta galderak.
Sopelako Udalbatzak astearte honetan, hilak 20, egingo du martxoko ohiko osoko bilkura. Bertan, besteak beste, 2012ko udal aurrekontuak eztabaidatuko dituzte. Horrenbestez, bihar amaiera emango zaio aurrekontuak garatzeko eta prestatzeko gauzatu den egitasmo oso bati. Bilduk