Gizon bat atxilotu dute Leioan bikotekideari eraso diolakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 20a, 00:58

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu zituzten igandean Gasteizen, Donostian eta Leioan emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatuta. Uribe Kosta eskualdeko udalerriari dagokionez, poliziek telefono dei bat jaso zuten liskar baten berri emanez, eta ustezko erasoa jazo zen etxebizitzara bertaratu ziren. Bertan, gizonezko batek bere bikotekide ohia jo zuela aitortu zien ertzainei eta agenteek atxilotu egin zuten, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Andreak kolpe bat zuen begian eta ubeldura bat hankan. 29 urteko gizonezkoa emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatuta atxilotu zuten agenteek. Argazkian, abenduaren 13an, egun batzuk lehenago 10 urteko neskato batek pairatutako sexu-erasoa salatu zuten Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun