Bizkaiko Zubi gainean maratoia burutu dute Salvadorrek eta Condek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 20a, 11:45

Javier Conde basauritarrak eta Jon Salvador erandioztarrak maratoia burutzea lortu zuten, joan den larunbatean, Bizkaiko Zubiko goiko igarobideak. Getxoko Udalaren Kirol webguneak zabaldu duenez, bi korrikalariek 3 ordu, 34 minutu eta 13 segundoko denbora behar izan zuten, 42.195 metroko distantzia osatzeko. Lasterkariak lasaitasunez hasi ziren, kontutan hartuz maratoi berezi horren ezaugarriak: 146 itzuli eman behar izan zituzten, 144 metroko luzera daukan pasagunetik. Horrelakoetan giarrek gehiago sufritzen dute eta 40. minuturako Condek bazeukan mina aldakan. Era berean, Salvador abduktoreetan mina sentitzen hasi zen. Arazoak arazo, lasterketa erdian, 21. kilometroan, ordu bat, 51 minutu eta 10 segundotakoa zen denbora. Hortik aurrera pixka bat arinago ibili ziren eta azkenean beraiek pentsatu baino denbora gutxiago behar izan zuten. Jasotako hamar mila euroak ongintzazko elkarteen artean banatuko dituzte. Argazkian, Conde eta Salvador Bizkaiko Zubiko igarobidean / © Kirolak Getxo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun