Euskal Herritik Bilbora, Bilbotik Leioara eta Leioatik euskal presoak etxera! Milaka izan dira urtea hasi zenetik euskal presoen eskubideen alde eman ditugun pausutxuak, agerraldi masiboan esan genuen moduan bakoitzak bere esparrutik, baina guztiok norabide berean. Martxoaren 10 Leioan ere kolosala izan zen, aurreikusita zeuden ekintza guztiak, egin ziren eta oso ondo gainera, jende pila bat elkartu ginen: 11 futbito ekipo, 120 pertsona bazkarian, gaztetxea jendez lepo... eguzkia lagun giroa ezin hobea eta mota eta tamaina guztietako pausutxuak euskal presoen eskubideen alde. Bidea egiteko prest geundela esan genuenetik eta azken ostiraletako dinamikaren indartzearekin batera, astindu ederra eman diogu herriari. Eta hau hasiera besterik ez da! Ostegunean, martxoak 22, Herrira mugimenduaren aurkezpena izango da Leioan (19:30ean, Nagusien Etxean, Errekalde plazan), beste bultzada handi bat euskal presoak etxeratzerako bidean. Argazkian, herri bazkaria Leioako Elkartasun Egunean / ©
Pausutxu bet aurrera.