Ostegun honetan, hilak 22, martxoko ohiko osoko bilkura egingo dute Berangon. Horri begira,
Bilduk lau mozio aurkeztu ditu, udal batzarrean eztabaidatuak izan daitezen: euskal preso politikoen eskubideen aldekoa, Kutxabank-eko eraketari buruzkoa, eremu publikoko erreformaren ingurukoa, eta Garoñako zentral nuklearra ixtekoa, hurrenez hurren. Presoen inguruko mozioaren bidez, koalizio ezkertiarrak horien eskubideekin konpromisoa hartzea eskatuko dio
Berangoko Udalari. Horrela, Bilduk udal bilkurari honakoa onartzea proposatuko dio: dispertsioaren amaiera, gaixorik dauden presoen askatasuna eta kondena betea duten presoen askatasuna. Argazkian, Egin Dezagun Bidea ekimenaren mobilizazio deiarekin bat, 2011ko abenduaren 16an, euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuen Berangoko Bilduk.