Afari akustikoa egingo dute hilero Erandioko Kalezulo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 20a, 18:05

"Afari akustikoak" izena jarri dio Erandioko Gazte Asanbladak (EGA) ostegun honetan, hilak 22, abiatuko duen ekimenari. "Hilean behin afari lasai eta zuzeneko emanaldi desberdinez gozatzeko aukera eskaini nahi diogu herriari", azaldu dute tokiko neska-mutilek. Horretaz gain, oraindik bertaratu ez direnentzat, Kalezulo gaztetxea ezagutzeko aukera paregabea izan daitekeela uste dute EGAkoek. Horrenbestez, etzi, Los Bronkos taldea igoko da oholtzara, emanaldi akustikoa eskaintzeko asmoz. Eta aurretik, 20:30ak aldera, afari goxo-goxoa izango da. Menua 5 eurotan izango da. Argazkian, okupatu eta berehala, gaztetxe jaio berriari sostengua ematera joandako gazte batzuk.

2011ko urriaren 23an, Erandioko Kalezulo gaztetxea aurkeztu zuten Altzagako Jose Luis Goioaga kaleko 11. zenbakiko Faro enpresa ohian. Hurrengo egunean, dozena bat udaltzainek epaile agindurik gabe gaztetxeko atea bortxatu, sartu eta barruko materiala bahitu zuten. Zentro soziala itxi bitartean, kanpoan hiru gazte identifikatu zituzten, gerora epaitegian salatu zituztenak. 48 orduren bueltan, gazteek Kalezulo zabaldu zuten berriro. Handik hilabete batzuetara, auzia artxibatu zuen epaileak. Kalezulo gaztetxea aurkezteko prentsaurrekoa otsailaren 15ean egin zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun