Udal aurrekontuen negoziazioen berri emango du etzi Getxoko Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 20a, 18:33

Ostegun honetan, martxoak 22, udal aurrekontuei buruzko herri batzarra egingo du Algortan Getxoko Bilduk. Hitzordua 19:00etan jarri du Aldai patronatuan koalizio ezkertiarrak. "Bertan, herritarron ekarpenak jaso genituenetik egindako prozesuaz aparte, EAJrekin izandako negoziazioak, proposamenak eta emandako erantzunak azalduko ditugu; baita zuen galderak, eskaerak eta iritziak ere entzun nahi ditugu", azaldu dute Bildukoek. Hartara, herritarren parte-hartzea "ezinbestekotzat" jotzen dute. Argazkian, Bingen Saitua eta Maitane Nerekan Getxoko Bilduko zinegotziak, aurrekontuen inguruko prentsaurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun