Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa apirilaren 21ean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 20a, 18:59

2012ko esaera zaharren txapelketa apirilaren 21ean (larunbata) jokatuko da Sopelan, eta aurtengoa 19. edizioa izango da. Ohi bezala, herriko tabernetan zehar egingo dituzte lehiaketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, Algortako Bertsolari Eskolakoek (ALBE) lagunduta eta musikaz girotuta. Finalerdia eta finala, berriz, frontoian jokatuko dituzte bazkalostean, Arrate Illaro eta Julio Soto bertsolarien eskutik edo ahotik. Izen ematea apirilaren 16ra arte egongo da zabalik; helbide hauetara idatzita: jose-p[abildua]aek.org / aitor-f[abildua]aek.org edota telefono zenbaki hauetara deituta: 618 574 445 (Josetxu) / 695 774 015 (Aitor). Argazkian, orain bi urteko parte-hartzaileak artxiboko irudian.

Lotura hauetan topa daitezke esaerak, berauen azalpenak eta lehiaketaren oinarriak.

Kartela

sopela-esaera-zaharrak-2012-kartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun