Aldundiko
Ingurumen Sailak Bizkaiko
Basalan-Akziozko Baltzua enpresari agindu dizkio lurraldeko 45 tokiren mantentze-lanak. Horretarako, 1.163.128 euroko inbertsioa egingo du foru erakundeak. Atsedenlekuetan, hondartzetako laguntza-eremuetan eta parkeetan, ondoko lan hauek egingo dituzte: belarra erein eta moztea, zuhaitzak inaustea, landare-hondakinak eta paperontzietako hondakinak garbitu eta kentzea. Eskualdera etorrira, Galea pasealekuetan eta Gorlizko baterien eta pinudiaren eremuetan, goian aipatutako lanez gain, lurra garbitu eta zarama batu beharko du Basalanek.
Garbiguneei dagokienez, egin beharreko mantentze-lanak ondokoak dira: belarra moztea, zuhaitzak inaustea, sastrakak garbitzea eta landare-hondakinak garbitu eta kentzea, besteak beste. Gurean, Sopelan, Algortan eta Erandion ditugu etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak. Argazkian, Galeako gotorleku ingurua.