Xabier Silveirak bertsoen bitartez aurkeztuko du azken eleberria bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 21a, 09:00

Ostegun honetarako, martxoak 22, saio berezia prestatu dute Eztabaida gune antiautoritarioko lagunek. Algortako Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalera gonbidatu dute Xabier Silveira idazle eta bertsolari bertsolari lesakarra, "A las nueve en el Faisan" izenburuko bere azken eleberria aurkez dezan. Baina, esan bezala, ez da hitzaldi arrunta izango: nafarrak bertsoen bidez aurkeztuko du "A las ocho en el Bule" nobelaren jarraipena. Horretarako, Fredi Paya eta Ekaitz Larrazabal "Katxo" bertsolari algortarrak izango ditu lagun, gai-jartzaile lanetan. Gauzak horrela, eleberria espainolez idatzita egon arren, euskaraz izango da ekitaldia. Hitzordua 19:30ean jarri dute Eztabaidan, sarrera doan. Argazkian, Xabier Silveira / cc-by-nc Patxi Gaztelumendi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun