Grebaren aldeko mobilizazioak izango dira asteburuan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 21a, 09:42

Martxoaren 29a gertu, astebururako hainbat mobilizazio antolatu ditu Sopelako greba batzordeak. Batetik, Uribe Kosta Mankomunitate mailan deitutako manifestazioarekin bat egiteko asmoz, ostiral honetan, 19:00etan kotxe karabanan abiatuko dira elizatik. Behin herriko kaleak zeharkatuta, Plentziara abiatuko dira, 20:00etan Piruli plazatxoan egoteko. Larunbaterako, berriz, bideo-foruma prestatu dute, "herritarrak krisialdiaren gorabeherez kontzientziatzeko asmoz". "Inside Job" filma egongo da ikusgai 18:00etatik aurrera, Kurtzio Kultur Etxean. Azkenik, igandean, grebaren aldeko pegatina janztera gonbidatu dituzte Sopelako Herri Krosean parte hartuko duten lasterkari guztiak. Horretara, mahaitxoa jarriko dute egunean bertan. Bitartean, datorren asteko mobilizazioak antolatzeko, astelehenean egingo dute batzarra, 19:00etan, Kurtzion. Argazkian, Sopelak hartu zuen 2010eko ekainaren 29ko grebako eskualde manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun