ETAk hildako Cesar Uceda militarra gala batez omenduko dute larunbatean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 21a, 10:39

ETAk 1982an hil zuen Cesar Uceda Vera Espainiako Armadako teniente eta Leioako Musika Eskolaren hastapenetako irakaslea zena gala baten bidez omenduko dute larunbat honetan, martxoak 24, Leioan. Ekitaldia Kultur Leioako auditorioan izango da, arratsaldeko 8etatik aurrera. Bertan, besteak beste, Leioako Musikari Gazteen Cesar Uceda VII. Sariketaren irabazlea jakinaraziko dute. Sariketa bera, ordea, goizeko 10:30ean jokatuko da, Leioako Musika Eskolan. Bertan, izena eman duten 20 urte bitarteko musikari leioaztarrak arituko dira norgehiagokan. Argazkian, Lore Amenabar akordeoilaria eta Luis Lopez pianista, iazko Cesar Uceda Sariketaren irabazleak / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun